ELKARKETAK: Mikel Lertxundiren eskulturak. Euskal artista baten lehenengo kale-erakusketa Bilbon
2019-04-12
ELKARKETAK: Mikel Lertxundiren eskulturak.
2019ko martxoak 23 - apirilak 23
Loraldia Kultur Elkarteak ELKARKETAK erakusketa antolatu du Bilbon. ELKARKETAK Mikel Lertxundiren zazpi eskultura biltzen ditu. Kale-eraksketa bat da, Bilboko erdiguneko zazpi espazio publikotan kokatuta.
Bilbon egiten den euskal artista baten lehenengo kale-erakusketa da.
Mikel Lertxundi eskarmentu handiko eskultore berriatuarra dugu. Zura, harria eta burdina lantzen dituen artista. Berrogei urtetik gorako ibilbide profesionalean aipatu hiru material horiek uztartuz hamaika sorkuntza plazaratu ditu. Seul, New York, Madril, Miami, Caracas, Tokio, Stuttgart, Reno… hirietan erakusketak burutu ondoren, Bilboko kaleetara dakar bere euskal arte begirada. Nazioarteko itzal luzeko sortzaile honen zazpi eskultura handi zazpi plazatan aurkituko ditugu.
Informazio gehiago: https://www.loraldia.eus/ikuskizunak/elkarketak-erakusketa-mikel-lertxundi/