Jose Ignazio Ansorena 'Piter'

2021-10-13
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/jose-ignazio-ansorena-miner/ *** Konstituzio plazan jaioa, musikarako zaletasun handia zuen familia batean: Isidro Ansorena txistulari ospetsua zuen aitona, eta harekin egin zituen txistu-danbolin ikasketak. Don Eugenio Goya maisuaren eskolan ibili zen mutikotan, eta maristetan ere bai. Ondoren Filosofia eta Letrak ikasketak egin zituen, Deustun. Gaztetxotan euskal giroan murgiltzen hasi zen, Kresala dantza taldearen bitartez. Hantxe sortu zuten lehenengo pailazo-taldea: Kixki, Mixki eta Kaxkamelon. 13 urtean batera eta bestera ibili ziren. Txirri, Mirri eta Txiribiton etorriko ziren gero, 1984an: ETBrako “Don Don Kikilikon” programarekin hasi ziren, eta ibilbide oparoa izan zuten. Telebistan showman eta aurkezle moduan ere ibili zen. Hori bai, ogibidez musikaria da: txistularia eta konpositorea, Donostiako Kontserbatorioko zuzendari ere izan da. Irakasle lanetan ere jardun du, ikastetxeetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak