Ikastetxeentzako eskola programa

2020-09-09
Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentrora bisitan datozen ikastetxeei ordubeteko bisitaz gain, lantegi batean parte hartzeko aukera ere eskaintzen diegu. Gazteekin lanean eskarmentu handia daukan lantaldeak gidatzen du eskola programa eta eduki guztiak egokitzen ditugu adin bakoitzaren behar eta interesetara. Lantegiaren diseinua Ikastolen Elkartearekin elkarlanean egindakoa da. Lantegia hiru etapatan antolatuta dago: LH3, LH4 eta LH5: Ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko proiektua LH6, DBH1 eta DBH2: Zenbat dakit euskaraz eta euskal kulturaz? Kahoot! Lehiaketa. DBH3, DBH eta Batxilergoa: Herrigintzatik euskararen erabilera sustatzeko proiektua Informazio gehiago: https://euskararenetxea.eus/eu/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak