Kandelario eta erramu eguna (Xabier Lete) Lazkao Txiki

2019-01-08
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Otsaillaren bigarrengoa izan oi da Kandelero, negu erdian nola datorren zailla da izaten bero, baiña guraso zarren antzera ziñez sinistu ezkero fedean dago berotasuna lenago, orain ta gero. Kandelario goiz batean bein aurtxo nintzela amari galdetu nion: “Zer delako gaur ataria orren txuri?” Erantzun zidan: “Zeruko Aitak bart jarri du zapi ori apaintasun bat ematearren kandelero egunari”. Garai artako gauza geienak oraindik dauzkat goguan: kandela batzuk artuta ama eliz aldera zijuan, gero kandelak bedeinkatu ta andikan etxerakuan aren fedeak berotasunez elurra urtutzen zuan. Garizumaren azken aldera degu Erramu-eguna Jerusalenen Jesus sartzea adierazten diguna, guk erramuak bedeinkatzera eramaten dituguna: fedea duten guztientzako badauka laguntasuna. Suari bota oi geniogun ekaitza zetorrenean, gurutzak ere egin oi ziren Santa Kurutz egunean... Kandela-bedeinkatu tantoak botatzen ziren gaiñean, kredoak esan ta jarri gero leioetan ta atean. Baso ta soro, belardietan egiten genuen berdin gurutze banaz zutik jarriaz bakoitza kredo banakin; arri kazkabar eta tximistak kalte asko oi du egin, fede aundian jarri oi ziren ori gertatu etzedin.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak