Etxe bat mundu guztiarentzako (Maddalen Arzallus)

2022-03-06
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Ukraina ta Errusia Nereak diren bi herri Guda betean dabiltza Nahiz nik ez dudan igerri Ta nik mina sentitzen dut hila ia mina bider bi nere burua ulertzen bota dut nahiko izerdi baina izan nuenean lehen bonba hotsaren berri negarrez hasi nintzaion nik ez nekiela zerri agintari aberatsek besteena beti aberri ta zibil pobrearentzat etxea beti deserri Bai, nere sentitzen ditut Zuen sufrimen ta malko Nik ere nere barruan Baditut hainbat asalto Baina ez ditut nahi ondoan Ez OTA eta ez NATO Ez Europa ta ez Zelensky Ez Putin ez halako Nik eskatzen dut etxe bat Mundu guztiarentzako Non duinki biziko den Ta ez duten aterako Baina ez bada posible Horrela nahi dutelako Nerea zabalik daukat Behar duenarentzako Nerea zabalik daukat Behar duenarentzako
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
54