Urte barri, ur barri

2017-12-23
Loramendi elkartetik urte berri on bat opa dizuegu denori. Gainera, urte berriko ospakizunetarako proposamen bat egin nahi dizegu denori. Telebistari begira mahatsarekin ito beharrean ibili ordez, gure inguruko ohitura zahar batekin ospatzea gomendatzen dizuegu. Ez zehazki bertakoa, Sakana inguruan ematen den ohitura baita hau... Urte berriak ur berria ekartzen du, eta berarekin topa egitea da gure proposamena. Etxeko gazteak iturrira ur bila bidali, koplak abestu, eta urtea topa eginez astea. Euskaraz, kantuan eta alaitasunez! Hona emen moldatu ditugun letrak: Urte berri, ur barri, itturriko ura. Berrixa dator eta zaharra akabau da! Abendu-gaba luze, mendiko ur hotza. Penak eruen dittu, ekarri dau poza. Urte berri on danori!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak