Gabriel Arest,i euskaltegia baino gehiago (2)

2018-09-25
Gure ikasmaterial propioen bidez gramatika ikasten da eta banan-banako jarraipena egiten zaio ikasleari. Baina horrez gain, jardueren bidez ikasten da Gabriel Aresti euskaltegian, hori da gure metodoaren ardatza, badakigulako azkarrago eta hobeto ikasten dela immersio linguistikoa eginez. Horregatik, ikasleak hitz egiten duen benetako komunikazio egoerak sortzeari ekin genion aspaldi, klase barruan zein kanpoan. Horiez gain, Zenbat Gara elkartearen bidez sortutako ekimenak, aisiaren bidez euskara ikasleak eta aspalditik dakitenak harremanetan jartzen dituzte: Kafe Antzokia, Bilbo Hiria irratia, Algara konpartsa, Gazteola, Erroa argitaletxea... Euskaltegia baino gehiago zergatik den jakin nahi baduzu, hasi hemendik: https://www.gabrielaresti.eus/euskaltegia/zenbatgara
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak