Boluntariotza Gasteiz

2020-12-04
COVID-19ak gogorki kolpatu du Gasteiz, pandemiak eragindako konfinamenduari eta osasun ondorioei aurre egiteko ehundaka dira lan boluntarioetan jardun duten gazteak. Hirian behar gehienak zituztenei laguntza eskaintzeko sare sendo bat osatu da eta gazteak ere maila baten honen zuzeneko protagonista izan dira. Lan boluntario guzti horren jakitun eta gazte eragile zein norbanako gasteiztarren esperientzia biltzeko, bideo bat egin du EGK-k Gasteizko Udalarekin elkarlanean. Izan ere, zoritxarrez gazteoi buruz gailentzen den irudia sarritan bestelakoa da. Konpromiso hau azpimarratuz boluntariotzan aritzeko dauden aukerak ikusarazi nahi ditugu. Batekin Arabako boluntariotza eta parte-hartzerako agentzia. Haiekin harremanetan jartzeko idatzi aupa@batekin.org helbidera, deitu 943428013 zenbakira edo gerturatu bulegora (Santa Maria Kantoia, 4). Webgunea hemen duzu http://batekin.org/ EGKren baitako zein Gasteiz edo Euskadi mailako elkarteen zerrenda dugu webgunean https://egk.eus/eu/nor-gara/ eta, nahiago baduzu, gure bulegoetara hurbil zaitezke https://egk.eus/eu/non-gaude/ edo partehartze@egk.eus / hezkuntza@egk.eus helbideetara idatzi
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak