1937: UDABERRI BAKO URTEA

2022-06-14
1936ko uztailaren 18an, Espainiako Armada Bigarren Errepublikaren aurka matxinatu zen Espainiako zenbait puntutan. Matxinada berehala zabaldu zen harik eta 1936ko irail-urri partean Gipuzkoa ia bere osotasunean matxinatuen esku geratu zen arte. Gerra frontea 1937ko martxoaren 31ra arte Intxorta inguruan geldiarazita geratu zen ez aurrera ez atzera, baina orduan hasi zuen Mola generalak Bizkaiaren aurkako erasoaldia, ekainera arte luzatu zena. Udaberri horretan kokatu behar da Galdakaok pairatu zituen eraso gehienak; Xabier Irujo historialariaren arabera, 28 bonbardaketa jasan zituen herriak, eta beste herri eta hiri batzuetan bezala, frankistek errepresio bortitza erabili zuten herritarren aurka. 1937ko ekainaren 15ean erori zen Galdakao matxinatuen esku -Bilbo erori baino lau egun arinago- ordurako esan bezala eraso hainbat pairatu zituen, leku estrategikotzat zeukatelako Bilborako bidean, helburu militarra izaki. Alde batetik, lehergailuen fabrikak garrantzia handia hartzen hasia zelako, bestetik, Donostiatik eta Gasteiztik Bilborako errepide nazionalak Galdakaon elkartzen zirelako eta azkenik Burdin Hesia ere herritik igarotzen zelako. Música en este vídeo Canción Andikona 1936 Artista Mikel Urdangarin Álbum Azula Con licencia cedida a YouTube por The Orchard Music (en nombre de Kap); Muserk Rights Management y 1 sociedades de derechos musicales
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak