LABek Gobernuari eskatu dio konfinamenduan dauden pertsonak zaintzeko behar diren baimenak ematea

2021-12-30
Covid-19aren ondorioz beharrezkoak diren zaintza baimenei bide eman diezaieten eskatzeko elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak gaur eguerdian Nafarroako Parlamentuaren aurrean. LABek dioenez, adin txikikoak eta menpekotasuna duten pertsonak konfinamenduan zaindu ahal izateko baimena bideratu behar dira. Sindikatuaren iritziz, Nafarroako Gobernuak hartutako neurri batzuk "estetikoak" dira, eta Covid pasaporteak arrakala soziala eragiten duela salatu du, "herritarren batasuna beharrezkoa denean".
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak