Trantsizio ekologiko «justuaren» alde kateatu dira Bilbon

2020-06-24
www.berria.eus | Asteazken goiz honetan, bi manifestari porlanezko bidoi banatan lotu dira Bilboko Kale Nagusian, Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko hiriburuan duen egoitzaren aurrean. Errepideko lau bideetako bi oztopatu dituzte, bat noranzko bakoitzean. Sukar Horia taldeak egin du ekintza. Klima aldaketaren inguruan egiten du lan taldeak. Eusko Jaurlaritzak klima aldaketaren inguruan daukan «ekintza falta» gaitzetsi nahi izan dute ekintza horren bidez, eta «trantsizio ekologiko justua» eskatu dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak