Eskoletatik Antzokira | Gayarre | SORTZEN

2018-06-10
Hemen duzue Eskoletatik Antzokira ikuskizunaren bideo osoa! Izugarria izan zen Gayarre bete genuen 800 lagunok bizitakoa: eskola, euskara, artea, hezkidetza, kultura, elkartasuna... EgunOn! sortzaile bat osatu genuen Gayarren Eskoletatik Antzokira ekimen-ikuskizunarekin, NIZE (Nafarroako Ikastetxeen Zuzendarien Elkartea) elkartearen laguntzarekin. Eskolak, hizkuntza, herria, kolektiboa eta artea uztartuz, ikasturte amaierako elkargune bat ospatu genuen. Eskoletatik Antzokietara ekimenarekin taularatu genituen ikuskizun ezberdinen bidez, artea ere euskaraz bizi dugula, eta arteak ere batzen gaituela irudikatu genuen. Horretarako 11 eskolek (Jauntsaratseko Ohianzabal, Bernart Etxepare-Eunate, Elorri, Patxi Larraintzar, Ezkaba, Alaitz, Hegoalde Ikastola, San Frantzisko, Mendialdea, Sanduzelai eta Erreniaga), bakoitzak euskararekin zerikusia duen edo eta euskaraz den ikuskizun motz bat oholtzan gaineratu genuen. Anitza dela diogu, ikuskizun ugariz gozatzeko aukera izan genuelako: euskal dantzak, txontxongiloak, kantak, batukada, joaldunak, antzerkiak, joaldunak, dantza modernoa... etab eder bat. Euskara, aniztasuna eta kolorea ziurtatu genituen. Eta aurkezle ezin hobearekin, Zirika Zirkus taldeko Pantxika! Mila esker guztioi, benetan!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak