Ihes puntua (Rafa Rueda)

2023-03-29
'Ihes puntua' abestiak zabaltzen du Rafa Ruedaren lan berria. CD. ZART 2020 www.rueda.eus www.zart.eus “RUEDA” deritzo Rafa Ruedaren proiektu berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantuz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Lan berri honetan eta Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu. Jon Agirrezabalagarena (WAS) izan da ekoizpen artistikoaren, grabaketaren eta elektronikaren arduraduna. Bilboko “El Tigre” estudioan burutu dute lana. Bideokliparen egilea: Oier Aranzabal 2020 *Zart © Ikasi "Ihes Puntua" nirekin jotzen Motmo.pro-n: https://www.motmo.pro/grupos/rafa-rue... HITZAK (Elena Olave): IHES PUNTUA Basoan bilduta baleude urki ta asun artean ihardetsi nahiko nituzke galdera guztiak. Gauaren epelean, emozioen kapa mehean gorpuztasun aldakorra naiz, orkatz eri bat. Eta kristal hautsiak agertzen dira eguna hiltzean. Sendatu, sentitu aldera ematu bitartean trapu ta ukendu artean agertzen dira kristal hautsiak zeru oskarbitan narrazio biluzitan. Kristal hautsiak, mendaz estaliak, ninfa baten berba usaintsuak bailiran haran brisan libre. Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak