'Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz' egitasmoaren hirugarren argitalpena

2022-01-21
- 2007tik, 'Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz' egitasmoaren hirugarren argitalpena da oraingoa, eta bereizgarri nagusiak hedadura geografikoari, edukiari, denbora-eremuari, antolaketari eta testuen kopuruari dagozkie. - 2019ko argitaraldian, 94 testu jasotzen ziren; argitalpen elektroniko honetan, aldiz, 786 testu jaso dira. Hau da, 692 testu berri erantsi dira. - Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz egitasmoaren helburua da euskaldunon hizkuntza-eskubideak euskarri digital bakarrera biltzea, hiztunek, legelariek eta ikertzaileek baliatzea izan dezaten. - Albistea: https://labur.eus/C5nJb - Euskaltzaindiaren beste sare sozialak: TWITTER: https://twitter.com/plazaberri FACEBOOK: https://www.facebook.com/prentsazerb.euskaltzaindia INSTAGRAM: https://www.instagram.com/euskaltzaindia_/ - Webgunea: WWW.EUSKALTZAINDIA.EUS
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak