Esnatu nintzen (Eneritz Furyak)

2018-01-22
https://eneritzfuryak.bandcamp.com/album/eneritz-furyak Bideoklip originala: https://www.youtube.com/watch?v=Deh2yoJX6ls https://www.youtube.com/watch?v=PRMLQ-Za19c http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Amets erneek bahitu zidaten gaua eta begirik biltzerik ere ez nuen izan, mendetan. Hiena, hezurtsu baten antzera iragana saldu nuen gorpu baten truke, gose nintzen eta. Ustel usaina zuten nire hitzek orduan ez nintzen gehiago inor laztantzeko gai. Bizitzea zer zen ere ahaztuta izarari eusten nion gogor, lema bailitzan. Arraunik ez zenidan hurbildu eta oihalak zenizkidan hautsi, oharkabeko hilketa izango zen erretzaile pasibo ni. Hemen, ez da errudunik fikzioa errealitate bihurtzen sekula ez nuen jakin. Baina, lo hartu nuen inoiz, nekeaz harretatik irten berri ziren tximeletekin bazka egiteko. Esnatu nintzen hilkor zurbil izateari utzi eta bizitzari eusteko. Denbora lapurtu diezadakezu ez zait hain baliotsu arnasa besteko, urregorrizko musuek ez didate jaten inoiz emango. Baina, lo hartu nuen inoiz, nekeaz ilargi beteak jarraitzen nau etxera, orain, gauero. Esnatu nintzen hilkor egiak eta gezurrak katilu berean nahasteko. Azukrerik ez dut behar. Nire kafea blues beltz bat da, orain eta betiko. Orain eta betiko, larrua eranzten dudaneraino orain eta betiko mundua xahutu nahi dut oinen azpian beren hegalen azpian beleek itotzen nauten arte. Esnatu nintzen hilkor, hegalen azpian. Itotzen, bizitzak, musuek, hiena bat nintzen, beleek itotzen nauten arte. Baina, lo hartu nuen inoiz. Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak