10.000ra goaz. Bazatoz?

2018-05-16
Ondo begiratu pareko honi. Horri ez. Ez, horri ere ez. Honi honi, bai. Ainhoa Okerbide izena du, eta Hertzainaken fan amorratua zen. 1993ko urtarrilaren 24an lige batek Jacako etxera gonbidatu zuen, eta eskiatzen jakin gabe ere, joatea erabaki zuen. Badakizue, tximeletan sabelean, eta gauza horiek. Ba zer diren gauzak: Ainhoa elur artean itzulipurdika zebilen bitartean, lagunak 200 Km-ra zeuden, Hertzainak-en azken kontzertua izango zen Belodromoko gau mitiko hartan. Bi astera, ligeak betirako abandonatu zuen. Baina egin ditu handiagoak Okerbidek. 2001eko udan Luz Ardidenen zen, lagunekin. Kapritxoa sortu zitzaion, Asson-eko Zoo-ra joan nahi zuela. Bizitzan behin ikusi beharra dago tigre bat, esaten zien lagunei. Alferrik saiatu ziren lagunak hura konbentzitzen. Tigrea ikustera joan zen Ainhoa, eta hara, galdu zuen Roberto Laisekaren garaipen historikoa. Baina gehiago dago. 1998an Bai Euskarari ekitaldi hunkigarria galdu zuen Godzila zineman ikusteko. Eta, 2009an, Maialen Lujanbiok BECen emandako erakustaldiak lankideekin bazkaltzen harrapatu zuen... 2018an honezkero zerbait ikasi du Okerbidek: une egokian, hautu egokia egitea dohain handia da. PuntuEUSen 10.000 domeinura goaz. Zurea da erabakia. Bazatoz?
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak