3 Lezama | Bizimodua hamaika koloretan

2020-09-10
XX. mendearen erdira arte, nekazaritza eta abeltzaintza izan dira Lezaman bizimoduaren ardatz. Gogor behar eginda, mendiak, baserriak, soloak eta ganaduak emoten ebenetik atera izan dabe bizimodua. Baina Lezamak izan dauan berezitasunik koloretsuena otzaragileena da, edo bertan esaten dabenez "zesteruena". Egi edo guzur, esakerea da, lepo-bete egurrez, kolko-bete diru egiten ebela. Jarduera garrantzitsua izan zan familia askorentzat, mende hasieran, karpan, saran eta otzaren eskaria handia zalako. Industriagintzak ez dau sartu hain sakon eztena, alboherriakaz konparau ezkero behintzat; beharbada, Bilbok ez ebalako Lezama anexionau. Baina uritik eta Txorierriko beste industriaguneetatik hain hur egoteak asko erraztu eban, aspalditik, bertakoak be lantegietan beharrean hastea. Gehienetan nekazaritzea eta baserriko zereginak itxi barik, biak txandakatuta. XX. mendearen erdialdean Bizkaiko ekonomiak gorakada izugarria ezagutu eban eta fabriketan langile beharrizana egoan eta hutsune hori beteteko kanpotar ugari etorri zan hona, eta jakina, Lezamara be bai. Industriaren loraldi horrek bizimodu tradizionalean makalaldi larria ekarri eban. Baina gizakia ez da ogiagaz bakarrik bizi. Lora eta arantza artean, beste beharrizan batzuk be baditu, eguneroko eginbeharren katepetik ihes egiten laguntzeko, eta bide batez, lagun eta herritarren arteko hartu-emonak aberastu eta sendotzeko: Santa Ageda batzea, bola-jokoa, erromeriak...
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak