Gure belaunaldia (Larregi)

2021-02-25
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/EIslotb4oB0 Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 LARREGI taldearen 1.go bideo ofiziala. HITZAK / LETRA / LYRICS: * Gure belaunaldia XX. mendearen amaieran heldu ginen gu mundu inperfektu hontara Liburuetan soilik ezagutu dugu diktadura anker batek suposatu zuena Ongi etorria zara, beldurrik gabe aurrera Jolas egiteko kanikak kalera atera zituzten azken haurrak izan gara Non gelditu ote da musika zintetan altxor gisa genuen garai urruti hura? Ongi etorria zara, beldurrik gabe aurrera... Oraina eta geroaren arteko zubia eraiki dugu guk aurkitu izan genuen mundua baino zerbait hobea behar dugu Komunikatzeko bide berrienak zabaldu zizkigun teknologiaren giltzak botoi bat klikatu ondoren mundua parez-pare zabaltzen omen zaigu logelan Gure belaunaldia da, erraztasunez josia Borrokatu gabe nahi digun guztia eskura jasotzeko izan gara heziak aldarrikapen hitz ugari ahoan bete gabe utzitako iraultzen aroan. Gure belaunaldia da, errastasunez josia... http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak