MusikaZuzenean TB #44: Psilocybe elkartea eta Voltaia taldea

2018-09-13
Honako atalean bi izango dira eduki nagusiak: 00:00 Sarrera eta sumarioa 00:17 Psilocybe elkarteak 25 urte 17:18 Albisteak: Willis Drummond eta Anestesia 18:44 Voltaia, disko berria besapean Psilocybe elkartean 25 urteurrena aitzaki Hondarribian izan gara Psilocybenea bisitazen. Azken urteetako lanak bere fruituak eman ditu, beste gauza askoren artean entsegu lokalak, estudioa eta kontzertu aretoa batzen dituen etxe beltzean. Bestetik Voltaia taldearen "Erortzen" diskoa ezautu dugu. Zumaiako hirukoaren hirugarren diskoa da honakoa, musikalki stoner rock giroetan datorren lan mardula. Honekin guztiarekin batera, Willis Drummond eta Anestesia taldeei buruz aritu gara ere.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak