Ostalarien protesta aldundian

2021-04-23
Irutxulo.hitza.eus | Gipuzkoako SOS Ostalaritza taldeak euren sektoreak bizi duen egoera salatzeko protesta egin dute gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, eta bost manifestari aldundiko ateetan kateatu dira. Protestan zeuden gainontzeko ostalariek euren kideak babesten zituzten bitartean, Ertzaintza bertaratu da, eta tenaza batzuekin kateak moztu ditu. Ostalariak askatu bezain laster, agenteek eraikin barrura sartu dituzte bost manifestariak, identifikatzeko. Tentsio uneak izan dira eta ertzainek borra atera dute. Azkenean, atxilotuta eraman dituzte kateatuta zeudenak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak