Askatasunaz (Joseba Tapia)

2018-09-21
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Zer buruzbide biyotz gabe, zer anaitasun zitala, zer gizontasun neurri gabea, zer zentzu gabeko ergela; zer gertatzen da Euskal Erriyan, zerk garabiltza onela, zer itxuretan anai jatorrak, zer pakez ezin geudela, zer esan nai du jarraikera onek, zer, zentzu gabeak gerala. Nun gertatu da onelakorik, nun jaunak, nun, Azpeitiyan, jesuita ta erlijiyua besterik ez dan tokiyan; Askatasunaz gaudezelako lau lagun aruntz joan giñan, gure barrengo fede leyala aitortutzera itz biyan, ekin ziguten laueri millak guztiz modu itsusiyan. Gugandu ziran atzaparrakin lepotik ito nayian, udazkenean nola enarak alanbrearen gañian; itz bat egiten utzi nai ezik modurik okerrenian, odolean eziñ irukirikan miñ zutela barrenian, beldur ziraden biurtutzeko norbait gure esanian. Garate jauna Bergarakua euskaldun jatorra berez, euskalduna bai ezkerrekoa apaizak ekusi nai ez; eldu ziyoten zamarretikan lau puska egin bearrez, Santakruz zanen odol beretik nazi dira nere ustez, Aita Inaziyo sortu Erriyan biyotz onekuak daudez. Gomendio zan onen laguna jaun on bat Oñatearra, otzikan gabe laja diyote gizajoari bizkarra; tira ta bultza autsi ziyoten soñian zeukan zamarra, ekustearren zeñen pizkorra berez dan Azpeitiarra, Askatasuna indartutzeko ez dago kuadrilla txarra. Milla baziran lau zatitzeko, ez al da lotsa Euskalduna, atze-erriyetan ai zer fama guk iruki bear deguna; au al da lege erlijiyuak erakutsitzen dizuna, modu orretan baldin badabill maltzur zar biyotz astuna, bide ortatik ez da etorko Euzkadin Askatasuna. Askatasunaz (Irun Republicano, 1931-VII-4) Herriz herri ibili zen Lopetegi 1931ko ekaineko hauteskunde orokorretan errepublikaren aldeko mitinetan Gipuzkoan eta Nafarroan, eta Azpeitian suertatu zen haietako batean. Herri karlista porrokatua zen orduko Azpeitia, apaizek esku handia zuten herria. Mitinlariei eginiko harreraren ondoko haserreari ezin eutsirik argitaratu zituen bertso hauek Joxe Lopetegik 1936ko uztailaren 4an. Hauteskundeen ondoan azaldu ziren, beraz, bertso hauek. Justo Garate mediku eta idazle bergararrak ere parte hartu zuen mitin-saio hartan, ANV-EAE alderdi abertzalearen ordezkari gisa. Argigarria da Lopetegik egingo zion aurkezpena: Garate jauna Bergarakua / euskaldun jatorra berez / euskalduna bai ezkerrekoa / apaizak ekusi nai ez. Bere burua ere ikusten zuen nonbait definizio hartan. Jose Migel Gomendio Larrañaga zeritzon, bestalde, Gomendio hari; oñatiarra zen eta gestore jardun zuen Gipuzkoako Diputazioan, Errepublikaren garaian. Euskadiko Herri Auzitegiko fiskal izendatu zuen Euzko Jaurlaritzak 1936an. Ohiko mamu politikoei -Santa Kruz apaiza, errege-erreginak, monarkiazaleak, oligarkia...- eskaini zizkien loreen artean, epiteto berri bat azaldu zuen Joxe Mari Lopetegik lehen aldikoz bertso hauetan, bere zentzu politiko betean: «nazi». Aurreneko aldia da, segurki, bertsolarien historian. Gogoan hartzeko bertsoak dira hauek, inolaz ere.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak