IBILALDIA 2021 - KALA KALATA!

2021-03-12
IBILALDIA planteatzeko orduan nahiko argi izan dugu Betiko eta Ander Deuna ikastoletako komunitatea osatzen dugun pertsonek erarik ahalik eta kooperatiboenean egin behar genuela Ibialaldiaren egitaraua eta baita Ibilaldiak bereak dauzkan gainerako osagaiak ere; kanta, esate baterako. Egia da ere, are gehiago sortze lana den kasuetan, zaila dela hainbat bururen iritzi eta proposamenak batzearekin batera sortze lan batek behar duen kalitatea bermatzea. Zentzu horretan, eta ezer baino lehen, hasiera hasieratik kantaren osaketa lan honetan parte hartu duzuenoi gure eskerrik zintzoenak emotea; ekarpenak egin dituzuenoi eta borondaterik onenarekin hurreratu zareten guztioi. Dakizuenez kala-kalata dugu aurtengo Ibilaldiaren leloa eta ez dago esan beharrik kantaren letra egileak inor baino hobeto jakin duela berba gutxitan biltzen lelo horrekin adierazi nahi dena, hots, bidai honetan, goitik behera eta hezur-mamiraino, busti beharra dagoela. Busti beharra euskara ezagutu eta ikasteko, busti beharra euskaraz mintzatzeko, busti beharra euskara edonorekin edonon eta edonoiz erabiltzeko, busti beharra, azken batean, euskaraz bizitzen ikasteko. Ez da ez erronka makala geure buruei eskatzen dieguna eta lortu nahi duguna; euskaraz Ibilaldian, euskaraz etxean, euskaraz ikastolan eta euskaraz herrian! KALA KALATA! Sopelan eta Leioan Ibilaldian aurten, bidea egin nahi dugu euskaldunak izaten, (bis) iturri zaharreko ura ez dadin inoiz eten. Maringora kikunbera, dzanga geurera, boga! Euskara indartsu dator zuzenean golkora, (bis) Bizkaiko kostaldekora eta bularrekora. Aspaldi ikasi genuen putzutik ateratzen, zubi gabeko ibaiak igerian pasatzen, (bis) eta korronteen aurka beldur barik ibiltzen. Kala-kalata gure etxean, Kala-kalata gure herrian, Kala-kalata ikastolan, Kala-kalata ibilaldian. Ikasi nahi dugu zer den euskaraz bizitzea, edonorekin edonoiz lasai erabiltzea, (bis) busti ezean, ordea, zaila dugu lortzea. Euskara ailega dadin ostertzetik harago, mintzoa eta mingaina berdin dira zeharo: (bis) mintzatzea nahi badugu busti beharra dago. Abentura honetarako ez zaigu ezer falta, hizkuntza da iparrorratza, (bis) bizinahia da mapa, denok amaituko dugu goitik behera kalata. Kala-kalata gure etxean, Kala-kalata gure herrian, Kala-kalata ikastolan, Kala-kalata ibilaldian. KANTAREN FITXA TEKNIKOA Letra: Xabier Paya Musika: Xabi Aburruzaga Musikariak: Xabi Aburruzaga: Trikitixa eta programazioak Eriz Perez: Gitarra akustikoa Jose Urrejola: Pianoa, perkusioak, programazioak, gaita eta whistle Xabier Zeberio: Biolina eta Biola Alberto Urretxo: Tronboia Andrzej Olejniczak: Saxoa Nikolas Zubia: Tronpeta Aiora Renteria: Ahotsa Maitane Salvador: Ahotsa Iholdi Beristain: Ahotsa Itziar Ituño: Ahotsa Ander Deuna eta Betiko ikastolako ikasleak: Ahotsak Grabaketa: Xabi Aburruzagak 2021ko otsailean zuzendu eta ekoitzia. Produkzioa eta moldaketak: Xabi Aburruzaga eta Jose Urrejola Grabaketak: Unai Mimenza, eta Xabi Aburruzaga Xabi’s Road eta Tio Pete estudioetan Edizioa: Unai Mimenza, Jose Urrejola eta Xabi Aburruzaga Nahasketak eta masterizazioa: Unai Mimenza Dantza sortzaileak: Aitzol Barbarias, Gorka Granado, Haizea Hormaetxea eta Larraitz Aldazabal. Bideo sortzaileak IN-komunikazioa agentzia. Grabaketa eta edizioa IN-komunikazio agentzia, aireko irudiak Hiruka.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak