Ikusezin bihurtutako pertsonak, lausotutako eskubideak [Jatorrizko bertsioa]
2020-10-22
Urriak 21, asteazkena
Desgaitasunen bat duten pertsonak (Mahai ingurua)
Elkartu - Gautena – ONCE
* Pedagogia-baliabideean aurkezpena
"Egokide proiektua " (Mindara)
"Herri inklusiboak" (Gautena)
"Orainaldiko laguntzak, etorkizuneko bermeak" (ONCE)
* Ondorioak bertsotan: Jon Martin
* Aurkezlea: Aintzane Muguruza
-
"Pertsona ikusezinak, eskubide lausotuak" izenburupean, ikusezin sentitzen diren pertsonen egoera ezagutarazi nahi da.
Hainbat pertsona eta gizatalde ikusezin bihurtu ditugu gure begietara, hor daude, ezagutzen ditugu, baina hainbat egoeratan ahaztu egiten ditugu, ez ditugu kontuan hartzen. Haien ahotsa entzunaraztea ere zaila egiten zaie, batzuetan ezinezkoa.
Haiek bezala, haien eskubideak ere ikusezin bihurtzen dira. Azoka honek hiru helburu nagusi ditu: batetik, giza talde horiengana hurbiltzea eta haien egoera hobeto ezagutzea; bestetik, euskal elkarteek egoera horiek eta haien eskubideak ikusarazteko dituzten baliabide pedagogikoak aurkeztea, eta, azkenik, giza eskubideen ezagutza sustatzea eta horiek defendatzea gu guztion zeregina dela jabetzea.