Tabernarien protesta

2020-08-14
Irutxulo.hitza.eus | Joan den astean egin zuten moduan, Gipuzkoako tabernari ugari mobilizatu egin dira gaur, eta Parte Zaharreko Santa Maria elizan protesta zaratatsua egin dute, Langileak gara, ez gaizkileak lelopean. Eneko Goia Donostiako alkatea urtero joaten da meza horretara, eta hori aprobetxatuz, erakundeek ostalaritza eta gaueko aisialdia kriminalizatzen dutela salatu nahi izan dute ostalariek. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak azken asteotan hartutako neurriek koronabirusaren kutsatze berrien errua botatzen dietela sentitzen dute. Protesta oso zaratatsua izan da, eta elizako atean zeuden ertzainekin tentsio uneak bizi dira.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak