Esku-Hartze Sozialeko hitzarmenaren inpugnazioa salatu du LABek Gurutze Gorriaren aurrean

2022-05-16
Sei urteko borrokaren ondoren eta bi urte negoziatzen ibili ondoren, 2021eko urtarrilaren 8an LAB sindikatuak, akordio historiko bat lortu zuen sektorea duintzeko, eta, hala, Nafarroako esku-hartze sozialaren lehenengo hitzarmen sektoriala sinatu zen. Estatuko OEIS patronalak (Ekintza eta Esku-hartze Sozialaren arloko Erakundeen Estatuko Elkartea) hitzarmen hori salatu du 2022ko urte hasieran. OEISen barruan elkarte hauek daude: Gurutze Gorria, Cáritas, Acción contra el Hambre, Secretariado Gitano eta Asociación Española contra el Cáncer. Orain salatzaile gisa agertzen diren enpresa horiek ez zuten hitzarmenaren negoziazio prozesuan parte hartu nahi izan, jakinaren gainean egonda eta gonbidatu bagenituen ere. Maiatzaren 6an jakin zuten esku-hartze sozialeko hitzarmenaren aurka maiatzaren 17an egitekoa zen epaiketa atzeratu egin zela. Data berria dute, irailaren 28an, 12:00etan, Nafarroako Auzitegian izanen da. Epaiketaren data besterik ez da aldatu eta mehatxua bere horretan dago; beraz, borrokak jarraituko du OEIS patronalak salaketa kendu eta gure eskubideak errespetatu arte.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak