Lanuzteak Cementos Lemonan lan-istripuz hildako langilearen heriotza salatzeko

2017-11-08
Cementos Lemonako langileek bi orduko lanuztea eta manifestazioa egin zituzten astelehenean, eta Lemoako herriak erantzun ona eman dio deialdiari, zenbait taberna eta denda itxi baitituzte. Protesta urriaren 31n lantegian lan-istripuz hildako langilearen heriotza salatzeko egin dute, eta bertan parte hartu du LABeko Negoziazio Kolektiboa eta Ekintza Sindikaleko idazkari Xabier Ugartemendiak. "50 langile baino gehiago hil dira aurten lan istriopuz. Egoera tamalgarri hau patronalak eta botere politiko eta instituizonalek ezarri nahi diguten ereduaren ondorio da", nabarmendu zuen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak