GUREAN GAUR: 155. artikuluaren aurkako mobilizazioa deitu dute Bilbon
2017-10-31
ELA, LAB, EH Bildu, Gure Esku Dago, Etxalde, Steilas, EHNE, CNT, ESK eta Hiru-k agerraldia eskaini dute Bizkaiko hiriburuan datorren larunbaterako manifestazioa deituz. Mobilizazioaren xedea, Katalunian aplikatutako 155. artikulua arbuiatu eta espainiar Estatuak erabilitako errepresioa salatzea da.
Hurrengo ordu eta egunetan, «155. ez - Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea» lemapean burutuko den manifestazioak eragile politiko, sindikal eta sozial gehiagoren babesa jasotzea espero dute. Baita sektore ezberdinetako norbanakoena ere.
#155