«Aski da!»

2020-10-17
Tolosalderako osasun zerbitzu publikoa aldarrikatu dute herritarrek Tolosako kaleetan. Herritarren artean, ordezkari politikoak nahiz Asuncion klinikako langileak izan dira. Bideo honetan, Ainhoa Ortiz klinikako langilearen eta Ander Figerido Tolosako EH Bilduko zinegotziaren hitzak bildu ditugu. Biek ere, osasungintza publikoaren aldarrikapena egin dute, eta Olatz Peonek atzo adierazitakoaren harira, elkarlanerako konpromisoa adierazi diote Tolosako alkateari.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak