2022 AURKEZPENA BILBO

2022-03-20
Otsailak 19, Bilbon, orain dela 90 urte lehen aberri eguna ospatu zen hirian agerraldia. Apirilaren 17an ospatuko dugu aurtengo Aberri Eguna, Euskal Herriko zein mundu zabaleko euskal komunitatearen eguna. Euskal komunitatea batu eta elkarrekin, batera, Euskal Herriak aurrean duen bidea irudikatzeko aukera dugu 2022ko Aberri Egunean. Izan ere, 2020 eta 2021ko Aberri Egun bereziek erakutsia digute egingarria dela. Aberri Eguna ospatu eta euskal komunitatea bizirik dela sentitzea eta ahalduntzea krisi klimatiko, gerra eta globalizazio garaian. Zerbitzua eskaini nahi: bat egiteko aukera proposatuz eta euskal komunitatea bera balioan jarriz. Bide horretan, Euskal Herria Bateraren asmoa da: bateratasun giroa eta inpultsoa sortzen jarraitzea interlokuzio eta harremanen bidez. Aberri Egunean bakoitzak bere erara izanda ere, Euskal komunitate globala batzen bidea hasteko, ea datozen urteetan zerbait handia egitera heldu gaitezkeela.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak