GUREAN GAUR albistegia: Martxoak 23

2017-03-23
Gurean Gaur albistegia BeƱat Zarrabeitiaren eskutik, honatx gure lerroburuak: - Ikusmin mediatiko handiarekin, agerraldia egin dute Bakearen Artisauek Baionan, hamarka lagunen babesarekin. Bertan, "Apirilaren 8an milaka izanen gara bakearen aldeko artisauak" adierazi dute eta Armagabetzea "preso eta biktimen gaia konpontzeko" bidearen hasiera dela azpimarratu dute. - Milaka ikasleek bat egin dute LOMCE, Heziberri, Eu2020 eta errebalidaren aurka deitutako grebarekin. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizazio jendetsuak egin dituzte. - Nekane Txapartegi Espainiaratzea onartu du Suitzako Justiziak - Martin McGuinness-ek milaka pertsonen babesa jaso du Derryn egindako hiletan. Nazioarteko hainbat ordezkarik parte hartu dute bere azken agurrean, euren artean Euskal Herri Bilduko Arnaldo Otegi eta Sortuko Urko Aiartza. - Estatu Islamikoak bere gain hartu du atzo Londresen suertatutako erasoa. Gaurkoan, Anberesen, ibilgailu batekin herritarrak harrapatu nahi zituen pertsona bat atxilotu du Belgikako poliziak. - Euskal Herriko Itzuliaren aurtengo edizioa aurkeztu dute. Ohi baino ibilbide leunagoa izango du adituen ustez. - Kulturan, Yogurinha Borova artistaren bisita jaso dugu, Artekale saioan "Poliamor" izeneko bere disko berria aurkeztuko digu laudioarrak. #11gaur #GureBegizIkusteko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak