Txorroskilo - Devotchka Rose

2019-04-11
Doktrina Neuro-Terrorista diskoko bostgarren abestia. Hitzak: Guztiz odolustuko nauzuen baino lehen, Apaizak galde azken deklarazioa zein den Emakume baten doktrina zaharra ikasten, Larrosa eztenen plazerra ezagutu nuen, gaitzak uxatzen Ez du ezagutzen beldurra, Tango iruzurleak irensten. Gauero etxeko atarian zaude, eta oheraino laguntzen didazu Emaidazu beste pilula bat, zure eskutik biok ihes egiteko. Esaidan gizakiaren soiltasunak aspertuta zauzkala, Haietako beste bat izango ez bazina bezala. Loratze grisak gorriz pintatzen dituzu, Bitartean nik besteentzat existitzen ez zarela dakit. Pasio suiziden dama Rose, Bizipen pozoinduen gamelu mertzenaria Garestiak dira zure laztanakā€¦ Ze gogorra zu gabe lur-hartzea! Gaur ez da sorpresa atarian, Fikziozko dramaren teloi atzean, Errealitatea ate joka. Paradisu artifizialik gaur ez da zuretzako.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak