Harrobiak: makroobren eskari asegaitza

2022-09-02
2007ko ekainean eginda da harrobien inguruko bideo hau. Autopista, portu eta trenbide berriak harri gose dira. Zenbait lekutan harrobi zaharrak berriz irekitzeko asmoz dabiltza, makroobrek behar duten kareharria lortzeko. Esplotazio hauek ingurumenari egingo dioten kaltea ezagutzeko Jose Angel Torres geologoarekin hitz egin dugu eta Zeanuriko (Bizkaia) Txorokil ingurura joan gara, Kimetz eta Iraitz Intxaurraga anaiekin batera. Bertan, 3 hektareako harrobi zahar baten gainean 18 hektareako beste bat egin nahi dute eta Eguzkiola izeneko kobazuloa arriskuan egon daiteke. http://www.argia.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak