Black Friday egunean LAB eta Ernai Iruñean mobilizatuko dira gazte langileen prekaritatea salatzeko

2020-11-23
LAB sindikatuko eta Ernai gazte antolakundeko hainbat kidek agerraldia egin dute gaur, Decathlon enpresak Berriozarren duen saltoki handiaren parean, gazte langileen prekaritatea salatzeko ortzirale honetan Iruñean mobilizatuko direla iragartzeko. LABek eta Ernaik adierazi dute Black Friday eta gisako ekimen kapitalistek kontsumismo basatia sustatzen dutela eta milaka langile gazte, emakume eta migratzaile “erabili eta botatzeko langile” bilakatzen dituztela. “Bizi-baldintza eta lan-baldintza tamalgarrien sinonimoa da Black Friday”, adierazi dute. “Erabateko behin-behinekotasuna dakar, partzialtasuna, estaldurarik eza eta gizarte-prestaziorik eza. Etorkizun beltzera kondenatzen gaitu. Baina gu etorkizuna argitzera goaz”. “Etorkizuna argitzera goaz” lelopean, beraz, mobilizatzera deitu dituzte gazte langileak LABek eta Ernaik. Hitzordua azaroaren 27an izanen da, 19:00etan, Iruñeko Entzierroaren monumentuaren parean, Karlos III.a etorbidean.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak