Nafarroako Hezkuntzako zerrenda bakarra, kolokan, alderdien jarrera medio

2017-11-28
Zeresana ematen jarraitzen du Nafarroako hezkuntza arloko lan eskaintza publikoaren auziak. Joan den astean gobernuak jakitera eman zuen zerrenda bakarraren aukera aurrera doala, eta horrek alderdi politiko zenbaiten artean gora-beherak sorrarazi ditu. Edurne Senosian lankideak jaso du horren berri Iruñean. Horixe nabarmentzekoa iruditu zaigun gaietako bat, baina kontu gehiagori ere erreparatu diegu gaurko lerroburuetan. Besteak beste, EAEko eta Nafarroako 2018rako aurrekontuez sindikatuek eta gizarte eragileek egindako balorazioak jaso ditugu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak