Publizitate ex sexistarako dekalogoa

2018-06-04
Zer da Begira? Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikitako batzorde bat da, aholku-emaile eta topagune. Batzordearen zeregina da aholkularitza eskaintzea eta azterketak egitea, publizitate eta komunikazioaren eremuetan sexuaren ziozko bereizkeria mota oro desagerrarazteko. Halaber, komunikabide publikoek zabaldutako edukiek kode etikoak izan eta aplika ditzaten sustatzen du, eta komunikabide pribatuekin akordioak egitea bultzatzen du, komunikazioa berdintasun-printzipiora egokitu dezaten. Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen ekainaren 11ko 360/2013 Dekretuaren bidez arautzen da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 27. artikuluan ezarritakoari erantzunez. * * * * * Begiraren jarduera-eremua: Jarduera-eremuak publizitatea –euskarria edozein delarik ere– eta komunikazioa dira, nola titulartasun publikoko komunikabideenak hala pribatukoenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan jardungo du beti. * * * * * Begiraren egiteko nagusiak: • Komunikazioa eta publizitatea aztertzea eta horren segimendua egitea. • Komunikazio eta publizitate ez-sexistaren alorrean sentsibilizatzea eta prestakuntza eta aholkua ematea. • Sexismoari buruzko irizpideak eta alternatibak ezartzea komunikazioan eta publizitatean. • Herritarrek eta erakundeek jarritako kexak jasotzea eta aztertzea, eta, hala badagokio, organo eskudunetara bideratzea. • Zehapen-prozedura bat irekitzea proposatzea, 4/2005 Legean ezarritakoari jarraituz. * * * * * Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez. Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere. Argibide gehiago: http://www.emakunde.euskadi.eus eta http://emakunde.blog.euskadi.eus/ * * * * * Jarrai gaitzazu sare sozialetan: - Facebook: https://www.facebook.com/Emakunde - Instagram: https://www.instagram.com/emakundejgv - Twitter: https://twitter.com/emakundejgv Zure zain gaude!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak