Sara Hernandez: "Pantailatik atera dugu zinema"

2020-02-14
Sara Hernandez Askasibar ZINEA atariko kritikaria da egun, astero pelikula komertzial zein independenteen zinema-iruzkinak osatzen dituen aditua. Puntako zuzendarien azken estreinaldiak, ertzetako genero eta zinemagileei eskainitako zikloetan ikusgai diren izenburuak, euskal filmak, jaialdietara aurkezten dituzten pieza arriskatuakā€¦ denetarik topatuko duzue bere testuetan. Baina, gurean egiten duen lanaz harago doa zinemarekin duen lotura. Esaterako, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren ikus-entzunezko programaren koordinazio taldeko kidea da, Lur Olaizola eta Victor Iriarterekin batera. Horrez gain, Elias Querejeta Zine Eskolako lehen belaunaldiko ikaslea ere izan da; eta Donostia Zinemaldiaren Irizar Sariko epaimahaikide gisa jardun zuen 67.edizioan. Zein da bere egitekoa egunerokoan? Zein jardunetara bideratu ditu zine eskolan ikasitakoak? Nolakoa izan zen nazioarteko jaialdi baten epaimahaikide izatearen esperientzia? Guzti horiek bildu ditugu Sara Hernandezekin izandako solasaldiaren bigarren zati honetan. On egin! www.zinea.eus
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak