Martxoak 30: GUREAN GAUR KORRIKA

2017-03-30
Otxandion abiatu da Korrikaren hogeigarren edizioa. Hamaika Telebistak jarraipen berezia egingo du euskararen aldeko lasterketa herrikoi osoan zehar. Horiek horrela, 21:00etan Gurean Gaur Korrikaren saioaren lehen emisioa eskaini dugu BeƱat Zarrabeitiaren gidaritzapean. Korrika Gasteizeko kaleetan barrena zegoela emititu dugu, zuzeneko konexioekin, Arabako hiriburuan gertatzen ari zena zuenganatzeko. Horrekin batera, Karmelo Landa unibertsitate irakaslea izan dugu gonbidatu gisa. Elkarrizketak, erreportaiak, zuzeneko irudiak, bitxikeriak eta askoz gehiago. #Korrika20 #11gaur
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak