Altzoazpiko hilerriko hezurtegira itzuli dituzte Altzoko Handiarenak ez diren hezurrak

2020-10-19
www.berria.eus | Abuztuan topatu zituen Aranzadi elkarteak Altzoko Handiaren hezurrak Altzoazpiko hilerriko hezurtegian. Altzoko Handiaren hezurren bilaketan Handiarenak ez ziren beste hainbat hezur aztertu behar izan zituzten Aranzadi elkarteko kideek Paco Etxeberriaren gidaritzapean. Altzoko Handiaren hezurrak Aranzadin gertuko dira oraingoz eta gainontzekoak Altzoazpiko hilerriko hezurtegira itzuli dituzte. Hezurrak hezur motaren arabera sailkatu dituzte, hezurtegira itzuli dituzte, oihal iragazkor batekin estali dituzte eta gainetik lurra bota dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak