UDALETIK 01-17

2019-01-17
BILBOKO OPERA PREZIO BEREZIAN LEKITTARRENTZAT ETA ARATUSTEETAKO KARTEL LEHIAKETA ABAO-OLBE eta Lekeitioko Udalak, opera herritarrengana hurbiltzen jarraitu nahi dute. Otsailaren 13an, asteazkena, Gioachino Rossiniren “Semiramide” opera ikusteko aukera paregabea egongo da Lekeitiotik joanda. 40 euroren trukean sarrera eta Euskalduna Jauregira joan etorriko autobusa eskuratu ahalko duzue, Kultur Etxean arratsaldez izena emanda otsailaren 6a orduko! Animatu eta zatoz operaz gozatzera! Aratusteak heltzeko aste gutxi batzuk falta dira eta aurtengo kartelaren egileak zuek izan ahalko zarete! Irabazleak 200 euroko saria izango du gainera! Aurkeztu zure kartela Kultur Etxean, azken eguna otsailaren 8a izango da. Informazio gehiago Udaleko sareetan eta Kultur Etxean bertan. Animatu eta bihurtu zure marrazkia aratusteetako protagonista! EDUKIONTZI MARROIRAKO BIGARREN TXARTELAK ESKURAGARRI Urte bat baino gehiago igaro da hondakin organikoak bereizteko bostgarren edukiontzia martxan jarri zenetik herrian. Emaitzen arabera, herritarren konpromisoa argia da, edukiontzi hauen erabilera datuak onak izaten ari baitira. Poltsa konpostagarriak banatzeaz gain, edukiontziak irekitzeko txartelak ere banatu ziren erabiltzaileen artean. Baina asko izan dira, unitate familiarrerako bigarren edo hirugarren txartela edukitzeko eskaria egin dutenak. LEKEITIO ETA INGURUKO EMAKUME SORTZAILE ETA EKINTZAILEEN 3. AZOKAN PARTE HARTZEKO EPEA ZABALDU DA Martxoaren 3an plazan Lekeitio eta inguruko emakumeek egiten duten lana ikusarazi eta honi presentzia eta indarra emateko aurten ere azoka antolatuko da. Azoka 2 gunetan banatuko da beste behin: alde batetik salmentarako gunea (Kontzijopean) eta bestetik, erakusketa gunea (Barandiaran Aretoan). Kontzijope gunean saltokia ipintzeko izena eman beharko da eta horretarako epea zabalik egongo da otsailaren 5eko 14:00ak arte. Oinarriak eta eskari orria www.lekeitio.eus webgunean eta Udaleko sare sozialetan zintzilikatuta daude. Lekeitioko Udaleko harreran (Gamarra Kalea, 1) edo emailezlekeitioberdintasuna@gmail.com helbidera idatziz aurkeztu ahalko dira eskabideak. ERREPORTAJEA: ISUNTZA ARRAUN ELKARTEAK OHOREAREN SARIA JASO DU Bizkaiko Kirol Prentsa Elkarteak ekimen berezia antolatu zuen joan den astean, 2018an zehar kirolari eta kirol taldeek egindako ibilbideak saritzeko asmoz. Guztira 30 sari eman ziren, horien artean, ohorearen saria Lekeitioko Isuntza Arraun Elkartearentzako izan zen. Gogoratu dezagun, gure arraunlariek urtean zehar egindako lan gogorraren ondorioz ACT ligara igoera lortu zutela. Era berean, jaialdi honetan, goi mailako beste kirolari bizkaitar asko ere saritu ziren, besteak beste, Itziar Ariztimuño saskibaloi jokalaria eta Omar Fraile txirrindularia izendatu zituzten aurtengo kirolari onenak bezala. Bizkaiko Kirol Prentsa Elkartearen aitorpen honek Isuntzaren lan ona saritzen du denboraldi berria indar gehiagorekin hastera animatuz. Zorionak Isuntza! ANJE DUHALDE (PARRAFO BIAK LOKUTATU) Datorren astean Anje Duhalderen bisita izango dugu Ikusgarri aretoan! Ez galdu aukera eta etor zaitez urtarrilaren 25ean arratsaldeko 20:30etan bere kantuez gozatzera. Sarrerak salgai Kultur Etxean eta Traola Estudioan 12€-ren truke. Datorren ostiralean, urtarrillak 25, Anje Duhalde izango dugu Ikusgarri aretoan arratsaldeko 20:30etan. Sarrerak salgai Kultur Etxean eta Traola Estudioan 12€-ren truke. Animatu eta etor zaitez bere kantu eta doinuez gozatzera! SPIDERMAN: UN NUEVO UNIVERSO Miles Morales nerabeak gain-botereak ditu armiarma baten ziztada jaso zuenetik; harrezkero, bizitza bikoitza darama: institutuko nerabea izateaz gain, hiria patruilatzen eta bilauak jarraitzen dituen gaztea ere baita. UN ASUNTO DE FAMILIA Ohiko lapurreta batetik datozela, Osamuk eta semeak neskato bat aurkituko dute kalean, bakarrik eta hotzak hilda. Hasieran, Osamuren emazteak ez du neska haiekin geratzerik nahi, baina hartaz errukitu egingo da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak