Desobedientziara joko dute Seaskako irakasleek, aurten ere

2022-06-08
www.berria.eus | Beste urte batez desobedientziara joko dute Seaskako irakasleek, eta brebetako azterketak zuzentzeari uko eginen diote. Hala jakinarazi dute, gaur goizean, kolegio eta lizeoetako hainbat irakaslek, eta zuzenketetan parte hartzeko Frantziako Hezkuntza ministeriotik jasotako deialdiak urratu dituzte prentsaren aitzinean. «Gure ikasleekin elkartasunez erabaki dugu zuzenketetara ez joatea», esplikatu du Txomin Hiriart-Urruti Historia-Geografiako irakasleak. «Gure ikasleek euskaraz egiten dute azterketa, eta ez zaie zuzendua. Guk ere ez ditugu zuzenduko beste ikasleen brebetak». Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak