5 Lezama | Andrazkoak lezamaginen

2020-09-10
Emakume euskalduna etxearen ardatz eta familiaren zutabe izan da. Luzaroan gizarte mailan eragin txikiagoa izan badau be, bera izan da gehienetan bizimodu tradizionalaren eta herri jakintzaren transmisore, eta belaunaldien arteko zubi. Horrez ganera, beste zeregin eta betebehar ugari be izan ditu bai baserrian eta bai etxetik kanpo: ama, emazte, nekazari, bogadagin, bendejera, esne-saltzaile… Lezamako andrak makinatxu bat joan-etorri egin dabe trenean, bilbotarren erropak etxera ekarri eta garbitzen; ortuariak eta gainerako janari-edariak Erribera eta Zabalguneko merkatuan saltzen; esnea etxerik etxe banatzen... Ez dogu ahaztu behar, Txorierriko herriak izan dirala luzaroan uriko baratze eta garautegi. Ondo gogoan daukiez orduko denporak eta joan-etorriak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak