Xalbadorren heriotzean (Taberna ibiltaria)

2018-01-17
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Adiskide bat bazen orotan bihotz-bera, poesiaren hegoek sentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena. Plazetako kantari bakardadez josia, hitzen lihoa iruten Bere barnean irauten oinazez ikasia... ikasia. Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina, Mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora ihesetan joan hintzana. Hesia urraturik libratu huen kanta, lotura guztietatik gorputzaren mugetatik aske senditu nahirik. Azken hatsa huela bertsorik sakonena, inoiz esan ezin diren estalitako egien oihurik bortitzena... bortitzena. Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina, Mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora ihesetan joan hintzana.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak