UDALETIK 07-26

2018-07-26
1.- ARROPAIN AUZOAN LOSA EGITEKO PROZESUA MARTXAN Arropain auzoan dagoen errepidean losa berria egiteko elkarlan hitzarmena sinatu dute aste honetan Ispasterreko eta Lekeitioko Udalek. Oinezkoei lehentasuna emango dien lan hauek, uda bukatutakoan hasiko dira. Akordio honekin, bidearen ezker aldean espaloia egingo da, egun dagoen oinezkoen ibilbidea osatuz. Hori horrela, errepidea kale bihurtuko da eta oinezkoak bertatik igarotzea erraztuko da, bide-segurtasuna ziurtatuz. Arropain auzoa, Ispaster eta Lekeitioko udalerrien mugan dago beraz, lanak bi herrien artean kudeatuko dira. Obrek gehienez 4 hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da. 2.- LARRIALDI EGOERETAN EBAKUAZIOA ERRAZTEKO OBRAK EGITEN ARI DIRA ESKOLA PUBLIKOAN Aste hauetan, Lekeitioko eskola publikoan, ebakuazio plan berriko segurtasun neurriak ziurtatzeko hobekuntza lanak egiten ari dira. Lan horien artean, eraikin gorriko argiteria berriztuko da eta koloreetako eskolan barandailak egokitu, ateen “quitamiedos” deritzen barrak jarri edota ate batzuen tamaina handitu. Era berean, bi eraikinetan, gorrian zein koloretakoan, alarma sistema berria jarriko da ebakuazio sistema hobetzeko. Lan hauek abuztuan amaituko dira. Honez gain, koloreetako eraikinaren barruko aldea ere margoztuko da. Bestalde, aipatutako obrez gain, Eusko Jaurlaritzarekin adostutako lanen artean, Atean kokatuta dagoen eskolako teilatua ere konponduko da urtea amaitu aurretik. 3.- HAINBAT EKINTZAZ BUKATUKO DUGU UZTAILA ERE Uztail honetan adin guztiei zuzendutako jarduerak izan ditugu Lekeition eta hilabetea amaitzeko ere hainbat ekintza programatu dira hurrengo egunetarako. Hasteko, bihar, ostirala, Oskara Kukai dantza taldearen ikuskizuna izango dugu 20:30etan Ikusgarri zineman, Lekeitioko zinemazaleen eskutik. Egunotan ere, hainbat traineru estropadak izango ditugu: Bestalde, zapatuan ere, Skate eguna ospatuko da, Larrotegi kirolgunean eraiki berri den skatepark-ean. Gainera, egun berean, Aittita Txikik antolatutako Marmitako txapelketa eta CPAL-en Hegaluzearen arrantza txapelketa ere izango ditugu. Eta iluntzean, 21:30etan Lekeitioko Kaian, EITBk eta Lekeitioko Udalak antolatuta Lekeitioko Estudiantina, Xemein Abesbatza eta Habanerak entzun ahalko ditugu. Domekan berriz, arratsaldeko 19:00etan Zesta Punta jaialdia ospatuko da Santi Brouard Pilotalekuan. Ondoren, 20:00etan Bailableak izango ditugu Lekitto Musika Bandaren eskutik. Eta amaitzeko, martitzenean goizeko 11:00etan Iñaki Deunaren eguna ospatuko da Lekeitioko Itxaropena Txistulari taldearen kalez kaleko doinuekin. Eta musikaren jarraituz, arratsaldeko 20:00etan bailableen saio berri bat izango dugu plazan. 4.- (ETA AMAITZEKO…) ERREPORTAJEA: KALEKAREN HOGEITA ZORTZI IKUSKIZUNEK 20.000 IKUSLE INGURU BATU DITUZTE KALEKAren 29. edizioak jendetza handia erakarri du jaialdiko egunetan eta ikuskizunak eguraldiaren iragarpenetara moldatu izanak, jaialdiko emanaldi gehienak normaltasunez burutzea eragin du. Hori horrela, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak 20.000 ikusle inguru batu ditu edizio berri honetan egin diren 28 ikuskizunetan. Jaialdiak batu dituen 22 konpainia eta kolektiboek adin guztietarako ikuskizunak eskaini dituzte. Pailaso eta zirkuko lanak, dantza ikuskizunak, piroteknia espektakulu ikusgarriak, umeentzako keinu antzerkiak edota mota ezberdinetako performanceak. Hortaz, aurtengo edizioak bere ateak itxi ditu, baina KALEKAk ez du agur esaten. Gainera, KALEKA jaialditik haratago doa eta emanaldi ezberdinak eskainiko ditu urtean zehar hurrengo edizioa hasi bitartean. MARY SHELLEY Mary Wollstonecraft Godwin hamazortzi urteko gazte irekia lehen begiratuan maiteminduko da Percy Shelley olerkari karismatikoaz, garairako ideia aurreratuak dituen gizonaz. Adin desberdintasuna gorabehera, erromantzea piztu egingo da bien artean, baina Mary-ren familiak elkar ikustea debekatuko die bi amoranteei …
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak