Gasteizko Gaztetxeko obrak barrutik

2017-11-23
Urria erdialdean hasi ziren obrekin Gasteizko Gaztetxeko kideak. Ordutikan, goizero eta arratsaldero, auzolanean, Muinoko Etxea konpondu eta egokitu egiten dute. Baina ez daude bakarrik: deialdi publiko bati esker, gazte -eta ez hain gazte- ugari hurbiltzen dira egunero esku bat botatzera. Hala Bideok barrutik ezagutu nahi izan ditu obrak hauen ekuatorean. Hala ere, hitzordu bat azpimarratu dute: abenduaren 5a. Egun hori, auzolan egun handia izatea nahi dute asanbladako kideek eta gasteiztar guztiei egin diete bertaratzeko gonbitea.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak