Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartearen lapiko-jotzea Nautikoko eskaileretan
2022-08-10
Irutxulo.hitza.eus | Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak Nautikoko nasan lapiko-jotze bat egin du du itsasora jaisteko eskaileren egoera salatzeko. Eskailerak 10 hilabetez itxita egon dira eta orain txirlaz beterik daude. Parte Zaharrean Bizik azpimarratzen du egoera "negargarria" dela eta uda honetan jende asko zauritu egin dela txirlek oinetan eragiten dituzten zauriengatik.