Udatzen laztan (Iratz Urkizu GaztaƱazpi) ahotsbakoa

2020-06-05
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/7lo6l9sq1s4 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Udatzen laztan liluragarri eder zara ta dotore ezpain gorrizta, begiak urdin bekain berde edo more eskuak leun, gorputza lirain larrua gaztain kolore haizearen eskola zaharrean tornuz egindako lore. Uda sargori, negua ilun arrotz izanik hauzoak haize gainean zoaz oinutsik hostoak dira pausoak poza lumatzen jostatzen dira zure animan usoak amodioa hegan zurtzituz izuak eta lausoak. Sagar gorriak aho eztian mingain berdean mahatsa umo usaien zinta horizta gerri estuan ardatza larru gorritan gorputza eta haize zuritan adatsa izar ixilek zu laztantzeko erazten dute arratsa. Gau beranduan amoranteak liluraz zuri begira bihotza dena odolustuaz ilargiaren erdira sentimenduak sutan dijoaz desioaren mendira zentzu galduak infinitoan zoramen uholde dira Musika: Imanol Urkizu Hitzak: Patziku Perurena
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak