Nork ostu dit apirila (Iker Lauroba)

2020-04-13
Bideo originala Ikerren kanalean: https://www.youtube.com/watch?v=lAdd87N7TJA Imanol G.Gurrutxagak egin du bideoaren muntaia (IGG Ekoizpenak) Nork ostu dit apirila? proiektuari izena ematen dion kanta duzue hau. Sortzaile talde batek, "elkartu" eta itxialdian oinarritutako kantak sortzeari ekin diogu. Lehena, bertsio bat izango da; baina hortik aurrera letra eta musikak propio sortuak izango dira. Oraingo hau, JoaquĆ­n Sabina - Sabineros- ren kanta mitiko baten bertsioa da. Apirilan eReggae sentituko zaretelakoan... Giltzarrapo bat dindilizka paretak hizketan baleki... Teilatu gorri bakoiza liburu ireki. Festa txikiak balkoietan ta poliziak leihotan, kanpora beha beti, barrura begiratzekotan, ahotan Nork ostu dit apirila? Nor izan da lapur ixila? Nork ostu dit apirila? Non da denbora hila? Nora joan haren bila? Ekonomia babesteko bihurtu gintuzten zenbaki, zeinek, nola eta zergatik bakoitzak daki. Aspaldiko lagunei deitu, auzokoari egin on. Kaiolan txori bati atea zabaldu genion. Zer dion... Nork ostu dit apirila? Nor izan da lapur ixila? Nork ostu dit apirila? Non da denbora hila? Nora joan haren bila? Nork ostu dit apirila? Jada kantari hasi ote da kukua Nork ostu dit apirila? Ixildua, ez mutua http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak