Zeozertan dabil baina ez dakit zertan - Teaserra

2022-07-27
Teaser-aren egilea: Kulturaz Kooperatiba. ZEOZERTAN DABIL BAINA EZ DAKIT ZERTAN antzezlana: SINOPSIA: Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: “Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskrubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak. FITXA ARTISTIKOA: Taldea: Metrokoadroka. Ekoizpena: Oscar Picazo (ENTER banaketak). Aktoreak: Maite Aizpurua, Edurne Azkarate, Javier Barandiaran. Zuzendaritza eta dramaturgia: Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan. Jantziak: Idoia Beratarbide. Argiak: Junki Mayo. Kolaboratzaileak: Patxi Suinaga, Alvaro Ledesma, Zazpi t'erdi, Mendi Urruzuno. Babesleak: Garaion Sorgingunea, Kulturaz Kooperatiba, Errenteriako Udala, Lekuona Fabrika, Eztena jaialdia, Eusko Jaurlaritza. www.metrokoadroka.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak