ezkilaren kantua (Mixel Labegerie)

2014-10-13
Gure eliz'dorreko ezkila zaharrak badauzka hedaturik berrien bakarrak. Dilin, dalan, dalan Din-dan boleran! Ene aitatxi zuten noizbait bataiatu, ezkil zaharra baitzen alegrantziatu. Dilin, dalan, dalan Din-dan boleran! Sortuz geroz gizonak zor du maitatzea, bai kartsuki jo zuen haren ezkontzea. Dilin, dalan, dalan Din-dan boleran! Bainan ezkil zaharra zertako brandaka etsai gaixtoa dator, lot, gizon armaka. Dilin, dalan, dalan Din-dan boleran! Arrats hotz latzgarria, ezkil hetsitua, aitatxi gorputz da-ta gerla da galdua. Dilin, dalan, dalan Din-dan boleran! Bainan ezkila mintzo, xo dezagun adi, haur ttipi bat sortu da, azkar bizi bedi! Dilin, dalan, dalan Din-dan boleran! Kanta beza ezkilak menderen mendetan, kanta beza bizia Eskual herrietan! Dilin, dalan, dalan Din-dan boleran!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
astea
91
hilabetea
437
urtea
5723