AGERRALDIA | Instituzioen berdintasun faltsutik kanpo antolatu!

2022-11-17
Gaur Eusko Jaurlaritzaren Politika Sozialen Sailaren aurrean bildu gara Gasteizen, eta Nafar Gobernuko Berdintasun Institutoan Iruñean, instituzioek indarkeria matxistaren auziari erantzuteko dituzten mugak salatzeko. Argi geratu da berdintasunaren inguruko hitzek eta mahaigaineratutako berdintasun politikek haien aurpegi zuriketarako baino ez dutela balio, ez baitute gaitasun eta borondate errealik indarkeria matxistari aurre egiteko. Inoiz baino beharrezkoagoa da emakume langileok antolatu eta indarkeria normalizatzen eta sostengatzen duen gizarte kapitalista errotik gaindituko duen antolakuntza sozialista eraikitzea, gure babesa antolatuz eta erasotzaileei aurre eginez. BATU BORROKARA!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak